Maider Lópezen erakusketaz gozatu zuten DBH 4 eta Batxilergoko ikasleek Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Aukera bikaina inondik inora artistaren obra ezagutzeko.
Beste berriak
Baso zoragarriarekin egin genuen topo, menditxoak eraiki genituen hostoekin eta ederki pasatu genuen inguruko ñabardurak ezagutzen. Bi tailer egin genituen: alde batetik, “Urrutira joan gabe”, eta, bestetik, “Basoan ezkutatutako altxorrak”.
Iritsi da udazkena, eta non gozatu dezakegu hobeto haren edertasunaz, haren koloreez, Cristina Enean baino? Txanogorritxoz mozorroturik, 4 urteko haurrek zuhaitzak, landareak eta animaliak ikusi dituzte. Eta zenbat jolas egin dugun bertan!
Batxilergoko 2. mailako ikasleak Datuen Zientzia izeneko jardunaldiak ezagutu dituzte bertatik bertara. Donostiako Fomentok antolatu ditu Donostia Innovation Week ekitaldiaren barruan. Deustuko Unibertsitateko areto nagusian egin zen ekitaldia.
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek Mirórekin ikasteko abagunea izan dute. Artistak dira haiek ere, begira zer nolako marrazkiak egin dituzten!