Skip to main content

NATURAREKIKO HARREMANA

Gizakiok naturaren parte gara. Gure ikasleei naturarekiko enpatia eta sintonia helarazi nahi diegu, baita haren zaintzan barneratu ere.

Gure bizitza pertsonalak eta sozialak inguru naturalari zenbat eragiten dion jabetu behar dute. Eta ingurugiroaren aldeko benetako konpromisoa piztu nahi dugu eurengan.

Bandera duten hiru mendiren marrazkia

NATURAREKIN HARREMANETAN SARTZEKO ESPAZIOAK ETA UNEAK

  • Espazio jasangarriak dira gureak. Energetikoki jasangarriak dira geotermiari eta baliabide naturalei esker.
  • Jangelako gure zerbitzua ikuspegi zabalago baten baitan dago: negutegia eta gastronomia gela.
  • Gure ikasleek hondakinen kudeaketan hartzen dute parte, baita, informazio panel baten bitartez, energia kontsumoaren kontrolean ere.
  • Badugu laborategi bat Biologia sailean.
Biologia arloan lan egiten duen irakaslea eta ikaslea
Naturarekiko harreman arloaren arduraduna, bi ikaslerekin lan eginez
Naturaren parte izatea, oparia ez ezik, ardura ere bada. Banakako zein taldeko ardura landuko dugu egunetik egunera ikastetxean, naturarekiko harremanean oinarrituta betiere.

Naturarekiko konpromiso pertsonala.

Gaurkotasuna