Skip to main content

BIGARREN HEZKUNTZA12 - 16 URTE.

Prestaketa prozesuan sakontzeko eta heldutasuna garatzeko garaia.

Bi ikasle bizkarra emanda

Balioen eta ezagutzen etapa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) etorkizuneko helmugetara iristeko behar dituzten balioak, ezagutzak eta gaitasunak lortzen dituzte nerabeek.

Etapa honetan pertsona prestatuak eratzea da hezitzaileon lana, zailtasunak gainditu, euren jabe bihurtu eta esparru pertsonal zein profesionalean zoriontsu izango diren pertsonak eratzea.

Espazioa helduarora doan hezkuntza prozesuaren tresna garrantzitsua dela uste dugu. Gure seinale diren zortzi garapen ildoetan oinarritzen dugu gure proposamena.

Etorkizuneko gizartean nork bere nortasuna eta trebetasuna garatzeko aukera emango duen espazioa.

Ikasleak liburutegian irakurtzen

Metodologia

Gertutasuna eta harreman pertsonalizatua dira gure seinale. Prestakuntza akademikoa eta gaur egungo munduari egokitutako balio kristauak uztartzen ditugu.

Teknologia barneratzen aitzindariak gara 1X1 metodologiaren bidez, eta bizitza pertsonalean eta profesionalean teknologia behar bezala aplikatzeko beharrezko diren argibideak ematen ditugu. Laugarren eta azken mailan hasten da ikaslea etorkizunean gidatuko duten erabakiak hartzen, eta modalitateko irakasgaiak dituzten bi ibilbideren artean egin behar du aukera:

  • Zientzien esparrua: Biologia-Geologia eta Fisika-Kimika.
  • Letren esparrua: Latina eta Ekonomia.

Bi hautazko irakasgaien artean ere aukeratu behar du, bloke bakoitzetik bana:

  • Hautezkoen blokea 1: Ekintzailetza eta Enpresa Jardueren Hastapena, Hezkuntza plastikoa eta bisuala ala Literatura Unibertsala.
  • Hautezkoen blokea 2: Frantsesa, Alemana, Teknologia ala IKT (Informatika).

Irakasle taldea

Gure irakasleek ilusio eta konpromiso betea dute gure hezkuntza proiektuarekin, eta buru-belarri saiatzen dira ikasle bakoitzari ahal den prestakuntzarik onena eskaintzen.

Irakasle-taldea 46 hezitzailek eta orientazio departamentu batek osatzen dute (psikologo bat, bi pedagogia terapeuta eta hezkuntza bereziko teknikaria). Pastoral-talde bat ere badugu.

Irakasle taldea

Instalazioak

Lehen Zikloa:

  • 5 gela DBHko 1. mailan
  • 5 gela DBHko 2. mailan

Bigarren Zikloa:

  • 5 gela DBHko 3. mailan
  • 5 gela DBHko 4. mailan.

Nerabeen ikaskuntza eta garapen pertsonala erraztuko duen giroa sustatu nahi dugu. Espazio eta instalazio berriak dauzkagu, etapa honetako premien arabera pentsatu eta moldatuak.

Ikasle talde mendian eserita

Hizkuntzak

Ikaskuntza-prozesuko hizkuntzak koofizialak dira: euskara eta gaztelania, eta B eta D hizkuntza-ereduen artean hauta daitezke.

Ingelesa derrigorrezko atzerriko hizkuntza gisa ere irakasten da. Frantsesa eta Alemana aukerako irakasgai gisa ematen dira.

Ikasleak animatzen eta prestatzen dira dagozkien titulu ofizialetara aurkezteko. Ingelesaren kasuan, ikastetxeak aukera ematen du Cambridgeko Unibertsitateak emandako titulu ofizialei dagozkien azterketak bere instalazioetan egiteko.

 

Ordutegia eta egutegia

Jardunaldi zatituaren ordutegia 8:00etatik 13:10era eta 14:40tik 16:30era.

Jardunaldi jarraiaren ordutegia 8:00etatik 14:05era

DBHko 1. mailako ikasleak 8:00etan sartzen dira asteazken eta ostiraletan, gainerako egunetan 9:00etan.
DBHko 2. mailako ikasleak 8:00etan sartzen dira astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, ostegunetan 9:00etan.
DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak 8:00etan sartzen dira egunero.

Testuliburuak

Dispositibo digitalak erabiltzen ditugu.

Gaurkotasuna