Skip to main content

LEHEN HEZKUNTZA 6 - 12 URTE.

Bilakaera pertsonalaren garaia, balioak eta gaitasunak lantzekoa.

Haur talde bat sukaldean

Ikaskuntzaren eta talentuaren etapa

Etapa honetan zehar, haurrek euren gaitasun emozionalak eta intelektualak garatzen jarraitzen dute.

Gure ustez, Lehen Hezkuntza (LH) mugarria da taldean barneratu eta gure proiektuaren xederik nagusiena lortzeko: pertsona alor guztietan progresiboki eta osoki heztea

Eskolako etaparik luzeenak espazio jakin batean garatu behar du, haurrek hurbileko eta konfiantzazko giroan ikasteko diseinatutako espazioan hain justu. Gizartean bizitzeko gai diren pertsonak heziz.

Pertsona gisa eboluzionatu ahal izateko espazioa, mundu globalizatura konektatutako herri gisa identifikatzen gaituzten tradizioak eta balioak barneratzeko eremua.

Bi haur atseden orduan irakurtzen

Metodologia

Proiektu pertsonal zein profesionalaren jabe izateko gaitasunak eskuratzen laguntzen diogu ikasle bakoitzari

Komunikatzeko trebetasunak garatzen ditugu, irakurtzeko gaitasun ona lortzeko eta etapa honen amaieran hiru hizkuntzatan hitz egiteko gai izateko. Balioetan eta tradizioan hezten dugu, eta, aldi berean, mundu digitalean adimenez moldatzen irakasten diegu ikasleei, 1x1 metodologia etikoki erabiliz, egungo gizartearen garai eta behar berrien arabera hazteko. Hori guztia etengabeko hobekuntzan oinarritutako Hezkuntza Planetik abiatuta egiten dugu, irakaskuntzaren kalitate gorena lortzeko asmoz

Irakasle taldea

Gure lana ez da heztea bakarrik, ikastea ere bada. Kalitatezko hezkuntzari eta ikasleen emaitza onei dagokienez, erreferentzia izan nahi dugu maila akademikoan.

Gure irakasle taldeak 41 irakasle eta 3 koordinatzaile pedagogiko biltzen ditu. Orientazio departamentua eta Pastoral taldea ere badauzkagu.

Irakasle talde

Egitura eta Instalazioak

Lehen Zikloa:

  • 5 gela LHko 1. mailan.
  • 5 gela LHko 2. mailan.

Bigarren Zikloa:

  • 5 gela LHko 3. mailan.
  • 5 gela LHko 4. mailan.

Hirugarren Zikloa:

  • 5 gela LHko 5. mailan.
  • 5 gela LHko 6. mailan.

Haurren ikaskuntza eta garapen pertsonala erraztuko duen giroa sustatu nahi dugu. Espazio eta instalazio berriak dauzkagu, etapa honetako premien arabera pentsatu eta moldatuak.

Haurrak atseden orduan

Hizkuntzak

Lehen Hezkuntzako sei urteetan zehar lanean dihardugu gure ikasleak komunikatzeko gai izan daitezen, kritikoak izan daitezen eta besteekin eta beren buruarekin modu osasungarrian harremanak izaten jakin dezaten. Gainerako arlo guztiak ezagutu eta horietan aurrera egiteko tresna gisa erabil dezaten nahi dugu hizkuntza. Ikasleek desberdintasuna ulertu eta onar dezaten nahi dugu, hizkuntza bakoitzaren ñabardurak antzematen jakin dezatela alegia.

Etapa bukatzean, euskara, gaztelania eta ingeles maila ona izango dute ikasleek. B eta D ereduetara egokitutako ibilbideak dauzkagu

Instalazioak

  • Oratorioa
  • 2 musika gela
  • Plastika gela
  • Psikomotrizitate gela
  • Liburutegia
  • Irrati eta telebistako gela
  • Sukaldea
  • Negutegia
  • Polikiroldegia
  • Gimnasioa

 

Ordutegia eta egutegia

Jardunaldi zatitua 8:50etik 12:20ra eta 14:15etik 16:15era.

Haur-txokoa 7:30etik 8:50era.

Testuliburuak

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara arte testuliburuak erabiliko dira.

5. mailatik aurrera gailu digital bat erabiliko da.

 

Gaurkotasuna