Skip to main content

BEKAK ETA LAGUNTZAK

Ikasle ororen integrazioa eta aniztasuna aberastasun gisa ulertzea da gure hezkuntza proiektuaren seinale. Hori dela eta, ikastetxeak badu beka eta laguntza sistema bat, hain zuzen ere, inor ikastetxetik kanpo gera ez dadin eta inork ez dezan arrazoi ekonomikoengatik ikastetxea uzteko erabakirik hartu. Hona hemen beka eta laguntza horiek:

Familia Familia ugariak

Eskolan hiru edo seme-alaba gehiago aldi berean matrikulatuta dituzten familientzat:

  • Hiru seme-alaba matrikulaturik: %15eko beherapena ikasle guztientzat funtzionamendu laguntzan.
  • Lau seme-alaba edo gehiago matrikulaturik: %25eko beherapena ikasle guztientzat funtzionamendu laguntzan.

Eusko Jaurlaritzaren bekak

Ikastetxeko Idazkaritzaren bidez tramitatzen dira Eusko Jaurlaritzak maila guztietan eskaintzen dituen bekak eta laguntzak, erakundeak berak ezarritako epeetan betiere (irailean edo urrian izan ohi da).

Beka eta laguntza motak: Kuota (Haur Hezkuntzako 1. ziklorako soilik), eskolako materiala eta jangela.

Zailtasun ekonomikoak dituzten familiak

Barneko beka eta laguntza sistema bat ere badugu, ikastetxeak berak finantzatzen duena eta urtero SM Fundazioaren ekarpena jasotzen duena.

Irailean zehar, adimistrazioan bekak eskatu ahal izateko beharrezko inprimakiak eta dokumentazioa eska litezke.

Behin eskaerak eta atxikitako dokumentazioa emanda, eskatzaileekin elkarrizketa adostuko dugu dokumentazioa aztertu eta familiaren egoera ezagutzeko.

Ondoren, beka batzordeak kasu bakoitza aztertuko du eta, hala badagoki, ikasturte horretarako laguntza eman. Zailtasun ekonomikoak badirau, beka eskaera berritu egin beharko da ikasturte bakoitzean.

Zailtasuna ikasturtean zehar gertatuz gero, posible izango da adiministrazioan bekak eskatzea, eta iraileko eskaeren prozedura berbera baliatuko da horretarako.

Haur Hezkuntzako 1. zikloko bekak

Haur Hezkuntzako 1. zikloan (0-3 urte) seme-alabarik izan eta urtean 18.000 euro baino gutxiagoko diru sarrera dutela bermatuz gero (bien PFEZeko zerga-oinarriak eta aurreztearen zerga-oinarriak gehituta kalkulatzen da), familiek ez dute haurtzaindegiari dagokion hilerokorik ordaindu beharko.

Familia batek Haur Hezkuntzako 1. zikloan bi seme-alaba baditu ikastetxean, bi anaia-arrebetatik hileroko ordainketa baxuena duenak ez du haurtzaindegiari dagokion hilerokorik ordaindu beharko.

Lau ume eserita lurrean jolasean