Skip to main content

LIBURUTEGIA

Liburutegia da komunikazio arloko ardatz nagusia. Espazio batzuk zehaztea baino askoz gehiago da, ikastetxearen jarduera guztia gainditu eta bere baitan biltzen duen proiektua baita. Liburutegia ezagutza, aisia eta sorkuntza ere bada.

Agora edo hirugarren lekuko liburugitzat hartzen dugu gurea, hau da, komunitatea eraikitzeko espazioak, konfiantzazko espazioak, sorkuntzarako espazioak eta esperientziak partekatzeko gune moduan. Alegia, sozializazio espazioak ditu liburutegiak. Zalantzarik gabe, funtsezko baliabidea da curriculuma garatzeko eta ikasleen prestakuntza integrala lortzeko.

Irakurketaren eta irakurzaletasunaren sustapena funtsezko helburuak izango dira gizarte eta topaketa gune hau sortzeko, gazteak elkarrekin harremanetan jarri ahal izako eta, era berean, ikaskuntza eta ezagutza fluxua errazteko.

Ordutegia

  • Lehen Hezkuntza: 8:45etatik 12:15etara eta 14:15etatik 16:15etara
  • DBH eta Batxilergoa:
Hiru ikasle lurrean eserita irakurtzen liburutegian