Skip to main content
FAMILIEN ESKOLA
2020-10-28

2019-2020 ikasturte honetan, nahiz eta COVID 19ak irudimentsu jokatzera behartu, jarraipena memango diegu Familien Eskolako topaketei. Gure txikien hezkuntzari buruzko zalantzak aztertzeko sortu zen Familien Eskola. Heztea hausnartzea da, helburuak jarri eta lortzen saiatzea. Nola ez, maitasun eta onarpen giro batean egin behar da hori guztia, besteak errespetatuz eta errespetatzen erakutsiz. "Zarataz" beteta dauden gure bizitzetan, ezinbestekoa da beste familiekin eta langileekin gauzak partekatzeko unea topatzea, denok buruan ditugun galderak mahai gainean jartzea. Gure Familien Eskolak gogoetarako eta elkarri laguntzeko espazioa izan nahi du, guraso moduan aberastu eta gure seme-alabentzat hobeak izaten lagunduko digun espazioa alegia.

Beste berriak

27-10-20

Baso zoragarriarekin egin genuen topo, menditxoak eraiki genituen hostoekin eta ederki pasatu genuen inguruko ñabardurak ezagutzen. Bi tailer egin genituen: alde batetik, “Urrutira joan gabe”, eta, bestetik, “Basoan ezkutatutako altxorrak”.

27-10-20

Iritsi da udazkena, eta non gozatu dezakegu hobeto haren edertasunaz, haren koloreez, Cristina Enean baino? Txanogorritxoz mozorroturik, 4 urteko haurrek zuhaitzak, landareak eta animaliak ikusi dituzte. Eta zenbat jolas egin dugun bertan!

27-10-20

Batxilergoko 2. mailako ikasleak Datuen Zientzia izeneko jardunaldiak ezagutu dituzte bertatik bertara. Donostiako Fomentok antolatu ditu Donostia Innovation Week ekitaldiaren barruan. Deustuko Unibertsitateko areto nagusian egin zen ekitaldia.

27-10-20

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek Mirórekin ikasteko abagunea izan dute. Artistak dira haiek ere, begira zer nolako marrazkiak egin dituzten!