Irakurtzen ikastea da gure ikasleek eskolako prozesuan zehar beteko duten irakaskuntza handienetakoa. Ikastetxean ikasturte dezente daramagu zeregin hori tentuz lantzen, gerta litezkeeen zailtasunak ahal bezain laster antzeman eta jorratzeko asmoz. Irakurle ona izatea da etekin akademikoaren seinale nagusietako bat. Maiz, ikasturte aurreratuen errendimendu baxuaren zergatiak aztertzean, irakurtzeko gaitasun urriarekin egiten dugu topo. Hori saihesteko, irakurketaren dimentsio guztiak behar moduan landu behar ditugu, era sistematikoan gainera. Prozesua bera ere ebaluatu beharra dago, premian dauden ikasleei babesa emateko hain zuzen. Orientazio Departamentuan irakasleekin elkarlanean aritzen gara funtsezko helburu horri begira.
Beste berriak
Baso zoragarriarekin egin genuen topo, menditxoak eraiki genituen hostoekin eta ederki pasatu genuen inguruko ñabardurak ezagutzen. Bi tailer egin genituen: alde batetik, “Urrutira joan gabe”, eta, bestetik, “Basoan ezkutatutako altxorrak”.
Iritsi da udazkena, eta non gozatu dezakegu hobeto haren edertasunaz, haren koloreez, Cristina Enean baino? Txanogorritxoz mozorroturik, 4 urteko haurrek zuhaitzak, landareak eta animaliak ikusi dituzte. Eta zenbat jolas egin dugun bertan!
Batxilergoko 2. mailako ikasleak Datuen Zientzia izeneko jardunaldiak ezagutu dituzte bertatik bertara. Donostiako Fomentok antolatu ditu Donostia Innovation Week ekitaldiaren barruan. Deustuko Unibertsitateko areto nagusian egin zen ekitaldia.
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek Mirórekin ikasteko abagunea izan dute. Artistak dira haiek ere, begira zer nolako marrazkiak egin dituzten!